lunes, 3 de diciembre de 2012

GORBEIA

Bing bilatzaileak Gorbeiako irudi bat aukeratu du bere portadarako.

Ez da Microsofteko bilatzaileak Euskadiko irudi bat bere aurkezpen orrian jartzen duen lehen aldia: 2009an Gaztelugatxeko Donieneko argazki bat jarri zuen.


Bing bilatzaileak irudiak jartzen ditu hasierako orria apaintzeko. Oraingo honetan, Gorbeiako irudi bat aukeratu du.
Ez da Bing-ek Euskadiko irudi bat aukeratzen duen lehen aldia; 2009an Gaztelugatxeko Donieneko irudi bat jarri zuten.
Argazkiaren egilea Rosa Isabel Vazquez da eta udazkeneko paisaia idilikoa ikusten da.
Gorbeia Euskadiko parkerik handiena da; Bizkaian eta Araban gune komunak dituen espazio naturala, ikusgarrienak Gorbeia eta Urkiolako mendilerroak dira.

Gorbeia Bizkaiko eta Arabako mugen artean kokaturik dagoen mendia da. Bere gailurra 1482 metroko altitudean dago, eta tontorrean 18 metroko gurutz ospetsua dago, 1901ean eraikita, eta hainbat aldiz erremodelatuta.
Hainbat herrien artean dago kokaturik: Zarate, Murua, Sarria, Altube eta Baranbio (Arabako aldetik), eta Pagomakurre, Barazar, Ubide eta Zeanuri (Bizkaiko aldetik).

Gurutzea, 1899an, Leon XIII. aita santuak, herrialde kristauetako gailurrik altuenetan eraikitzea agindu zuen.




lunes, 26 de noviembre de 2012

DIAMANTEZKO PLANETA

Lurra baino bi aldiz handiagoa da "55 Cancri e" planeta eta Yale Unibertsitateko ikertzaileek etzeman dute.

Yale Unibertsitateko (AEB) ikertzaileek grafitoz eta diamantez osaturiko planeta harritsu bat aurkitu dute, Lurra baino bi aldiz handiagoa.

"55 Cancri e" izena jarri diote, eta Eguzkiaren antzekoa den izan baten inguruan dabil, Cancer konstelazioan, Lurretik 40 argi-urtera, nahiko gertu, horregatik, erraz ikus dezakegu.

Planetak oso azkar ematen du bira, beraz, urteak 365 egun beharrean, 18 egun irauten ditu. Halaber, oso beroa da, zehazki 2.148 gradu ditu.

Ez da diamantezko planeta bat antzeman duten lehen aldia, baina bai Eguzkia bezalako izar batean bueltaka dabilen lehena.

Lehengo urtean antzeman zuten planeta lehen aldiz. Hasiera batean, uraren osaera kimiko antzekoa zuela uste zuten ikertzaileek, baina planetak urik ez duela ondorioztatu dute.

Masaren herena ( Lurraren masaren hirukoitza) gutxienez, diamantea da.

SUPERMAN BLOGARI EGIN DA

Clark Kentek "Daily Planet" egunkaria utziko du, 70 urteren ostean.



70 urteren ostean, Clark Kentek (Superman) Daily Planet egunkaria utzi, eta freelance edo blogari lanetan arituko da hurrengo komikietatik aurrera, USA Today egunkariak aurreratu duenez.

"The New 52" komiki-sortaren baitan Supermanen istorioak egiten dituen pertsonak, Scott Lobdellek, egunkari horretan azaldu duenez, Clark Kent egunkarietako nagusiekin nazkatuta dago, eta Metropoliko egunkari garrantzitsuenarekin irizpide berriekin ez dago ados, gero eta entretenimendu gehiago baitu.

"Superman munduko pertsona boteretsuena da; baina zenbat denbora iraun dezake mahai aurrean eserita, nagusiak axolagabe bat izango balitz bezala tratatzen?", galdetu du Lobdellek.

Hori horrela, Clark Kenten etorkizuna INternet izan liteke: "Ez dut uste inon enplegua eskatuko duenik. Seguru aski, hurrengo Huffington Post egunkaria sortuko du".

Clark Kent hasieratik izan da Daily Planet egunkarian lan egiten; hau da; 1938an Supermanen lehen komikia publikatu zutenetik.

viernes, 23 de noviembre de 2012

KUTSADURA AKUSTIKOA

Kutsadura akustikoa maite ez ditugun hots edo hots-multzoa da, ingurumenaren baldintzak aldatzen dituen soinu gehiegikeria. Hala ere, zarata gure bizitzako zati bihurtu da, eta hiriko bizi-kalitateari zuzen lotuta dago. Kutsadura akustikoaren %80 trafikoak eragiten du.Bere ondorio nagusiak hauek dira: gaixotasun kardiobaskularra, gorreria, ondoeza,estresa, loaren gorabeherak, komunikazio eta elkarbizitzarako zailtasunak, jokaera aldakorrak....