lunes, 3 de diciembre de 2012

GORBEIA

Bing bilatzaileak Gorbeiako irudi bat aukeratu du bere portadarako.

Ez da Microsofteko bilatzaileak Euskadiko irudi bat bere aurkezpen orrian jartzen duen lehen aldia: 2009an Gaztelugatxeko Donieneko argazki bat jarri zuen.


Bing bilatzaileak irudiak jartzen ditu hasierako orria apaintzeko. Oraingo honetan, Gorbeiako irudi bat aukeratu du.
Ez da Bing-ek Euskadiko irudi bat aukeratzen duen lehen aldia; 2009an Gaztelugatxeko Donieneko irudi bat jarri zuten.
Argazkiaren egilea Rosa Isabel Vazquez da eta udazkeneko paisaia idilikoa ikusten da.
Gorbeia Euskadiko parkerik handiena da; Bizkaian eta Araban gune komunak dituen espazio naturala, ikusgarrienak Gorbeia eta Urkiolako mendilerroak dira.

Gorbeia Bizkaiko eta Arabako mugen artean kokaturik dagoen mendia da. Bere gailurra 1482 metroko altitudean dago, eta tontorrean 18 metroko gurutz ospetsua dago, 1901ean eraikita, eta hainbat aldiz erremodelatuta.
Hainbat herrien artean dago kokaturik: Zarate, Murua, Sarria, Altube eta Baranbio (Arabako aldetik), eta Pagomakurre, Barazar, Ubide eta Zeanuri (Bizkaiko aldetik).

Gurutzea, 1899an, Leon XIII. aita santuak, herrialde kristauetako gailurrik altuenetan eraikitzea agindu zuen.