Pelikula hau Tailandian gabon oporretan dagoen familia bati gertatutako istorioan dago oinarrituta. Bikote hori bere hiru semeekin 2004ko abenduaren 26an bizitako esperientzia gogorrara kontatzen du. Naomi Watts eta Ewan McGregor interpretatzen dute bikotea. Gabon gaua pasa ostean, familia igerilekuan zegoela oporretaz gozatzen, beldurturik olatu erraldoi bat hurbiltzen ikusi zuten, guztia estali zuen olatua. Hain azkar gertatu zen dena non familia banaturik geratu zen, emakumea seme handiarekin, eta aita bi seme txikiekin. Ama hiltzeko zorian dagoen bitartean, gainerako familia kideak bata besteari ari dira bilatzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario